Ikastaroa: SIKIA-ONA: Arretaz entzutea osasun onerako
2021/10/18 – 2021/10/20
15:00 – 18:00
Helburua
Osasunerako eskubidearen inguruko errealitatea ulertzea, bai Euskadin, bai maila globalean.
Edukia
- Euskal gazteek giza garapen iraunkorrarekin, osasunerako giza eskubidearen defentsarekin eta sustapenarekin duten konpromiso soziala indartzea.
- EAEko gazte unibertsitarioen ezagutza eta kontzientzia areagotzea tokiko errealitateei eta errealitate globalei buruz, osasunerako giza eskubidearen garapenean dauden gizarte baldintzatzaileen inguruan eta arretarik gabeko gaixotasun tropikaletan duten eraginaren inguruan.
- Komunikaziorako eskubidea erabil dadin bultzatzea, EAEko unibertsitateko pertsonengan osasunaren eskubidearen inguruko errealitateari buruzko kontzientzia sortzeko tresna gisa, bai indibidualki bai kolektiboki, ikuspegi lokal-global batetik.
- Ikusarazteko eta kontzientziatzeko kanpaina bat sustatzea, osasunerako giza eskubidearen garapenean egoera ahulean dauden pertsonek jasaten dituzten diskriminazioei buruz.