Eraldaketa sozialerako datuak

Eraldaketa sozialerako datuak
2018/04/12
16:00 – 18:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
#DATOS4GOOD, NOLA ERABILTZEN DIRA DATUAK PERTSONEN ONERAKO? GIZARTEAREN ERALDAKETARAKO DATUEI BURUZKO HITZALDIA MADRID, 2018KO APIRILAREN 12A

Leku kopurua mugatua da, eman izena!

Lau talde ari dira aldi berean egiten gizartean inpaktua duten datuen proiektuak: trebetasunak transferitu, plataforma eta tresnak sortu eta topaketak egiteko aukerak sortzen dituzten erakundeak; katalizatzaileak, funtsak eta baliabideak eskura jartzen dituztenak; datuen kazetaritza sortzen dutenak eta aktibistak. Hala ere, gutxitan ikusi ditugu elkarrekin eztabaidatzen publikoan.

Debatea proposatzen dizugu, Deustuko Unibertsitateako Datuen Analisi, Ikerketa eta Komunikazio programak antolatuta. Elkarrekin jarriko dituzte lau talde horietako ordezkariak, hausnartzeko nola lagundu dezaketen datuek gizartea eraldatzen pertsonen eta ingurumenaren onerako, nolako aukerak dauden elkarrekin lan egiteko eta zein beste aukera dauden sortzeko.

Jakin nahi baduzu zer egiten ari diren datuekin mundua hobetzeko edo irudikatu nahi baduzu zer egin dezakezun zeuk, gonbidatu egiten zaitugu debate honetan parte hartzen. Ez da ohiko hitzaldia izango, joaten diren guztien arteko elkarrizketa interaktiboa, irekia, dinamikoa eta parte hartzailea baino.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>