DBA AFTERWORK, gazteentzako ekitaldia
2015/03/12
19:30 – 22:00
Alhóndiga Bilbao, Sala CAC2. Plaza Arriquibar, 4 48011 – Bilbao
Deusto Business Alumnik, Deusto Business Schoolen ikasle ohien elkarteak, Alumni La Comercialek, Alumni ESTEk, Alumni DBS Executivek eta Alumni EZNIk osatuak, ekitaldi berri bat antolatu du, Kutxabankekin batera, bazkide gazteei zuzendua: DBA AFTERWORK. Lehenengo ekitaldi honetan, Fernando Canales gonbidatu dute, Etxanobe jatetxearen sortzailea eta chefa.
DBA AFTERWORK ikasle ohien sareko lana aisialdian sustatzeko sortu den ekimen berria da.
Ekitaldia photocall ofizial batekin hasiko da; ondoren, Fernando Canalesek bere negozioa arrakasta kasu bihurtu duten ideia berritzaileak zeintzuk izan diren kontatuko die, labur-labur. Bukatutakoan, topaketarako eta sareko lanerako tarte bat izango da, DJ Penny Lanek girotua.
Topaketan hainbat enpresak laguntzen du: Coca Colak, Castillo de Cuzcurritak, Cerveza La Salvek edo Martina de Zuricaldayk. Parte hartzaileei bertan egiten diren argazkiak emango dizkie opari photocall mirapartyk, baita FORBES aldizkariaren ale bat ere.
Ordurako etortzeko eskatzen da. Toki kopuru mugatua. Ekitaldira joateko beharrezkoa da izena izena.