DBA Afterwork Bilbon Itziar Rubiorekin, Alboaneko aliantza estrategiko eta fundrising-eko arduradunarekin

DBA Afterwork Bilbon Itziar Rubiorekin, Alboaneko aliantza estrategiko eta fundrising-eko arduradunarekin
2024/05/30
19:00 – 19:00
Colombo jatetxea. Rodriguez Arias, 32 – 48011 Bilbao
 
Maiatzaren 30ean, Deusto Business Alumnik DBA Afterwork bat egingo du Bilboko Colombo jatetxean, BBK finantza erakundearekin lankidetzan. 

Itziar Rubio Alboan ekimeneko aliantza estrategikoen eta fundrising-aren arduraduna izango da bertan eta hitzaldi hau eskainiko du: Ausartu zaitez eta bizi maite duzuna.

Rubiok zorioneko emakumetzat du bere burua, txikitatik argi izan duelako bizi garen gizartearen eraikuntza kolektiboaren parte izan nahi zuela, eta Iberoamerikan barrena ibiltzeko aukera izan duelako, betiere bere bizitza eta milaka pertsonarena eraldatu duten proiektuak ikasiz eta garatuz. Bidaiaz gozatzeak, etapa bakoitzaz jakitun izateak eta bidean aurkitu dituen pertsona eta erakundeei lankidetza eskertzeak lagundu dio motxila pasioz, erresilientziaz eta gizarte berrikuntzaren alde egiten jarraitzeko gogoz beteta mantentzen.

Oraingoan, Colombo jatetxeko catering zerbitzua izango da, bertan izango baita DBA Afterwork, eta gure partner mediatiko  Spendin aldizkariaren babesa izango dugu.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>