DBA Afterwork Madrilen

DBA Afterwork Madrilen
2020/02/27
19:30 – 22:00
Espacio Mood Serrano. General Oraá, 23 – 28006 – Madrid
 
Etor zaitez, otsailaren 27an, gazteentzako dBA Afterwork ekitaldira Madrilera. Kutxabankek babesturik dago eta Mood Serrano espazioan garatuko da.

Oraingoan, gurekin izango ditugu Juan Barbed, Rooralen sortzaileetako bat eta Carlos Muller, Shipcoren fundatzailea. Hitzaldi bat eskainiko digute, izenburu honekin: “Bilatu, aurkitu, eta hartu zure olatua”

Txikiak garenean, galdera honekin bizi gara: zer izan nahi dugun nagusitan … hazi ahala, konturatzen gara bizitzak gure etorkizuna markatzen duten uneak eta erabakiak direla. Askotan, lainoz beteriko etorkizuna da, eta, batzuetan, baztertzeagatik, eta beste batzuetan, gogo handiz, aukeratzen ditugu aurkitzen ditugun bideak.

Carlos Müller eta Juan Barbed alumni dira, eta haien bideak ekintzailetzaren eta berrikuntzaren Mekan gurutzatu ziren, Silicon Valleyn. Saio horretan, gurekin partekatuko dute zerk eraman zituen haraino, haien esperientziak, eta orain nolako erronkak dituzten etxera itzultzeko proiektu propioak lideratzen. Hori azaltzeko, euren zaletasun handienetako batean oinarrituko dira: surfean. Olatu asko daude, eta zuk aukeratzen duzu zeinetan egin surfean.

Besteak beste, gurekin izango ditugu hainbat marka kolaboratzaile: Coca Cola, Cerveza Magna de San Miguel, Castillo de Cuzcurrita, Sushi eta Poke (Sushi Artist enpresa), Claroscuro… haien partner mediatikoa Spend In aldizkaria eta 2Ch Ekitaldien Ekoizpen Teknikoko DJa.

Otsailaren 27an ikusiko dugu elkar!

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>