Mintegia: Teoriatik praktikara. Aisiako ekitaldi eta proiektuen antolakuntzan aplikatu daitezkeen proposamenak
Urriaren 22an, Deustuko Unibertsitateko Aisiako Ikaskuntzen Institutuko Aisia eta Ezagutzako Katedrak, Deustuko Unibertsitateko Churruca aretoan, Ikerketako mintegia egingo du: Teoriatik praktikara. Aisiako ekitaldi eta proiektuen antolakuntzan aplikatu daitezkeen proposamenak Mintegian izango dugu Alberto Larrucea Novales, Innevento Comunicación en Vivo-ko fundatzailea eta zuzendaria. Enpresa horrek esperientzia handia du aisiaren sektorean eta ekitaldien antolakuntzan eta aisiako proiektuetan, 2004an sortu zenetik. Mintegia aukera bikaina izango da parte hartzaileek ezagutu dezaten Aisiako Ikaskuntzetan dauden konstruktu teorikoen zentraltasuna eta, beraz, gaur egun aisia ulertzeko moduan, eta hainbat eratako ekimen eta aisia proiektutan. Helburua, beraz, aisiaren sektoreko teoria eta praxiaren arteko loturak azpimarratzea da, garrantzia eta ekarpenak ulertzeko.
Mintegia doakoa da eta gaztelaniaz izango da. Hala ere, parte hartzeko beharrezkoa da izena emateko formularioa betetzea.