La Vida de 100 Años liburuari buruzko debatea

Debate sobre La Vida de 100 Años
2018/10/10
18:30 - 20:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Business Schoolek eta Verssus Libros argitaletxeak, atsegin handiz gonbidatzen zaituzte ekitaldi honetara: Debate sobre La Vida de 100 Años". Urriaren 10ean izango da Madrilgo Deusto Business Schoolen. Jardunaldiaren helburua da sakontzea eta hausnarketa egitea London Business Schooleko irakasle Lynda Gratton eta Andrew Scottek idatzitako liburuari buruz. Lan horretan aztertzen dute zeintzuk diren pertsonek dituzten desafioak eta erabakiak bizitza luzeagoa opari izan dadin eta ez madarikazio. Horretarako, ekitaldian mahai-ingurua egongo da eta hauek izango dira parte hartzaileak: Santiago Satrústegui, Abanteko presidentea; José Antonio Herce, pentsioetan aditua; Pilar de Frutos, Aseguru entitateetako Espainiako Elkarteko (Unespa) presidentea eta Mª José Abraham, Edad & Vida fundazioko zuzendaria. Guztien artean diziplinarteko debatea egingo dute, bizitza luzeagoa izateak dakartzan inplikazio pertsonal, profesional eta finantzarioei buruz. Eztabaidaren moderatzaileak Carlos Calleja, Verssuseko zuzendaria eta Iñaki Ortega, Madrilgo Deusto Business Scholeko zuzendaria izango dira. Inscribirse Informazio gehiago: Miriam Gómez Emaila: miriam.gomez@deusto.es Tel.: 91 511 61 89
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude