Udal haustekundeen gaineko eztabaida

Juan Karlos Izaguirre (EH Bildu), Eneko Goia (EAJ /PNV), Miren Albistur (PP) eta Ernesto Gasco (PSOE

Juan Karlos Izaguirre (EH Bildu), Eneko Goia (EAJ /PNV), Miren Albistur (PP) eta Ernesto Gasco (PSOE

2015/04/21
12:00 – 13:30
Gradu aretoa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Datorren asteartean, apirilaren 21ean, Donostiako alkatetzarako hautagai diren Juan Karlos Izagirrek (EH Bildu), Eneko Goiak (EAJ/PNV), Miren Albisturrek (PP) eta Ernesto Gascok (PSOE) eztabaida publiko batean parte hartuko dute, osoigo.com-ek eta DeustoForum Gipuzkoak antolatuta, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.

Eztabaidaren helburu nagusiak hauek dira: alde batetik, hauteskunde prozesua eztabaidaren muinean jartzea, prozesu politikoek duten garrantzia azpimarratuz; eta, bestetik, hautagaien eta herritarren arteko harremana eta elkarrizketa sustatzea, gazteei eta unibertsitateko ikasleei aparteko arreta eskainiz.

Eztabaidaren formatua galdera-erantzunen logikan oinarrituko da, hau da, ikasleek egindako galderei erantzun beharko diete hautagaiek, hautagaien arteko eztabaidari ekin baino gehiago. Hasiera batean, hautagaiei zuzendutako galderen txanda bat egingo dute antolatzaileek; eta, azkenik, 5 galderako “test” antzeko bat egingo zaio hautagai bakoitzari.

Sarrera askea. 

Informazio gehiago:
943 326 278
www.osoigo.com

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>