Deusturen Adierazpena: Giza Eskubideak Ingurune Digitaletan
2018/11/26
09:30 - 11:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Aldaketa digitalak eta teknologien etenak eta horren eragin sakon eta errotikakoek beharrezko egiten dute giza eskubideen laugarren belaunaldi bat aldarrikatzea, pertsonaren duintasuna eta osotasuna eta bere oinarrizko eskubideak babesteko aro digitalean.
Uste sendo horretatik abiatuta, Deustuko Unibertsitateko diziplina ugariko talde batek, kanpoko lankidetza garrantzizkoekin batera, “Giza eskubideak ingurune digitaletan” adierazpena prestatu du.
Aurkezpena azaroaren 26an izango da, astelehena, 9:30ean, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan. Ekitaldia egitarau honen arabera garatuko da:
- José M. Guibert SJ errektorearen hitzak
- Meritxell Batet Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroaren hitzak
- Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuaren hitzak
- Deustuko Unibertsitateko hiru ikaslek irakurriko dute Adierazpena, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez
- Mahai-ingurua
- Adela Cortina, Etikako katedraduna eta Deustuko Unibertsitateko honoris causa doktorea
- Antonio Ortega, Bankiako kontseilaria eta zuzendari nagusia
- Regina Llopis, zientzialaria eta Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariduna
- Eloy Velasco, Auzitegi Nazionaleko epaile magistratua
- Moderatzailea: Iñaki Ortega, Deusto Business Schooleko irakaslea
