Doktorego tesiaren defentsa goi mailako hezkuntzako erakundeek trantsizio ekonomietan duten eginkizunari buruz
Radzivon Marozau Enpresen Lehiakortasuna eta Garapen Ekonomikoa doktorego programakoak doktorego tesiaren defentsa egingo du: Factors conditioning the role of higher education institutions in transition economies: an exploratory study of the republic of Belarus. Tesiaren zuzendariak Maribel Guerrero Cano eta Asunción Ibáñez Romero dira, eta defentsa urriaren 16an izango da Donostiako campuseko Gradu Aretoan, goizeko 11:30ean.