Demokrazia, parte-hartzea eta herritartasuna eraikitzea Afrikan

Demokrazia, parte-hartzea eta herritartasuna eraikitzea Afrikan
2016/10/24 – 2016/10/25
10:30 – 12:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Kongoko Errepublika Demokratikoko herritartasunaren parte hartze politikoari gerturatze bat, Hegoalde- Iparralde- Hegoalde ikuspegitik.

Urriaren 24a, astelehena                                            

Txostengileak:                                                                                                                              

·Tsimpanga Matala: Kongoko Lubumbashi Unibertsitateko irakaslea, 1982tik aurrera, harreman internazionaletako departamentuko kidea. Europar batasunaren eta ACPko estatuen arteko harremanetan, kooperazio internazionala garapenarekiko, Kongoko atzerriko politiketan eta Afrika Sahara hegoaldeko harreman internazionaletan aditua.

·Nestor Nongo: Estatuko administrazio zibilen goi taldeko funtzionarioa. Posgraduko irakaslea Madrileko  Unibertsitate Politeknikoan eta baita ere, Juan Carlos Errege Unibertsitatean. Komunikazio publiko eta Afrikako politikan aditua. Informazio internazionaleko analista. Comillaseko Unibertsitate Pontifikaleko irakasle kolaboratzailea. Madrileko Unibertsitate Komplutenseko  Migrazio eta Arrazismoaren inguruko ikerketa zentroaren ikerlaria.

Urriaren 25a, asteartea

                                         Txostengileak:                                                                                                                                      ·Mbuyi Kabunda Badi: Madrileko Unibertsitate Autonomoko ohorezko irakaslea, eta Estrasburgoko Giza Eskubideetako Institutu Internazionaleko kide eta irakaslea. Harreman inter-afrikanoetan aditua; Afrika sistema internazionalean, Afrika eta hegoalde-hegoaldeko kooperazioan, migrazio afrikarretan, gatazka armatuak eta bakearen eraketa Afrikan, eta azkenik, eskualdeetako gizarteratzean.

·Justine Mbelu Kashala: Kongoko Errepublika Demokratikoan osasun zerbitzuetarako sarbideetan eta Kongoko emakumeen eskubideak defendatzen duten bai entitate publikoetan bai pribatuetan lan egindakoa da. Kongoko emakumeen eta osasun publikoaren inguruko ikerlaria da. Gaur egun, bere doktoretza egiten dabil Deustuko Unibertsitatean, “Giza Eskubideak: Etika, sozialak eta politikoak”. Kongon indarkeri sexuala jasan duten biktimek esperimentatu duten ahalduntze prozesuak eta  ahulezian aurkitzen diren emakumeen gaitasunen inguruan dioana.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>