Garapen teknologikoa eta Giza Eskubideak

Garapen teknologikoa eta Giza Eskubideak
2017/06/29
18:00 – 19:30
Churruca aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 

Teknologikoki aurreratua den lurralde bat eraikitzea ez da bateragarria bat ingurumena eta herrialde behartsuenetan bizi diren pertsonak errespetatzearekin. Premisa horrekin, Alboan GKEak, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta DeustoTechek, Garapen Teknologikoa eta Giza Eskubideak izeneko topaketa antolatu dute, ekainaren 29an, Bilboko campusean.

 

Ekitaldia Gatazkarik Gabeko Teknologia izeneko kanpainaren barrukoa da. Proiektu hori 2014an jarri zuen martxan Alboanek eta helburua da ikusgarri egitea nolako lotura dagoen mugikor eta gailu elektronikoetan erabiltzen diren osagaien eta Kongoko (DR) ekialdeko gerraren artean. “Helburua da ezagutzera ematea egunero erabiltzen ditugun gailuetan dauden mineralen jatorria, batzuk talde armatuak finantzatzeko erabiltzen baitira”, azaldu du Alboaneko Garapenerako Enpresen Sareako arduradun Iker Iturratek.

 

Hiru urte hauetan hainbat kanpaina egin dituzte ikastetxe, enpresa eta erakunde publikoetan, eta orain euskal enpresen sektorera hurbildu nahi dute, izan ere horrelako mineralak eduki ditzaketen gailu elektronikoen erabilera handia egiten da arlo horretan. Horretarako, Deustuko Unibertsitatearekin bat egin dute industria eta enpresa sektoreari, eta interesa duten agente guztiei, eskainitako jardunaldia antolatzeko.

 

Topaketaren helburua da gatazkan dauden mineral horien inplikazioak ezagutzera ematea, eta, aldi berean, alternatibak eta praktika onak eskaintzea erakusteko badaudela gauzak egiteko beste modu batzuk. Ekitaldian ekimen bi aurkeztuko dira, bata Fairphone, material etikoak erabiltzen dituen mugikor holandarra, eta, bestea, The Rights Factory, giza eskubideetan nolako eragina duten identifikatzen konpainia eta erakunde publikoekin lan egiten duen enpresa. Ekitaldian aukera egongo da ezagutzeko Europako Parlamentuak onartutako araudi berria, Europar Batasunean mineralen sarrera arautzen duena “Helburua da ikustea zer egin den eta zer egin daitekeen, aurrera egiten laguntzen duten lankidetzak identifikatuz, bakoitzak ahal duen neurrian”, azaldu du Iker Iturratek, “giza eskubideak errespetatzen dituzten praktiketarantz, ez bakarrik gure ingurunean, beste herrialde batzuetan ere bai”.

 

Jardunaldia 18:00etatik 19:30era izango da Deustuko Unibertsitateko Churruca aretoan, Bilboko campusean. Izena ematea doakoa da Alboaneko Garapenerako Enpresen Sarearen bidez. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>