Gosaria: Nola erakarri, landu eta fidelizatu talentua – Gipuzkoako 2023ko Arizmendiarrieta Sarien banaketa

Desayuno: Cómo atraer, cultivar y fidelizar el talento - Entrega Premios Arizmendiarrieta Sariak Gipuzkoa 2023
2024/06/17
09:00 - 10:30
Foro aretoa
Mundaiz, 50 - 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak, Deusto Business Alumnirekin lankidetzan, gosari bat antolatu du izenburu honekin: Nola erakarri, landu eta fidelizatu talentua, Deustuko Unibertsitateko Foro aretoan izango da, Donostiako campusean, ekainaren 17an. Saioa amaitzean, Gipuzkoako 2023ko Arizmendiarrieta Sariak banatuko dira. Egitaraua 09:00 Ongietorria eta ekitaldiaren hasiera: Aloña Velasco, Euskadiko SER irrati-katea. 09:05 Ongietorria: Antón Azlor, Deusto Business Alumniko presidentea. 09:10 Ekitaldiaren azalpena eta zentzua: Juan Manuel Sinde, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko lehendakaria. 09:15 “Nola erakarri, landu eta fidelizatu talentua” mahai-ingurua. Jon Angulo, Hidrorubber enpresako zuzendari nagusia, 2020ko Nafarroako Arizmendiarrieta Saria irabazi zuen enpresa. Amaia Arizkuren, Deusto Business School-eko Giza Baliabideen Kudeaketako katedraduna. Lorenzo Mendieta, Alcorta Forging enpresako zuzendari nagusia, 2020ko Euskadiko Arizmendiarrieta Saria irabazi zuen enpresa. 09:50 Epaimahaiaren akta irakurtzea. 09:55 Gipuzkoako Arizmendiarrieta Sarien banaketa: Cadinox eta Matia Fundazioa, Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiaren eta Xabier Riezu Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campuseko errektoreordearen eskutik. Saritutako erakundeen hitzak. 10:25 Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak amaiera emango dio ekitaldiari. Izena emateko...
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude