Laneko gosaria DeustoForumen Pentsioen BBVAko Institutuko zuzendari David Carrascorekin, etorkizuneko pentsioez hitz egiteko

Laneko gosaria DeustoForumen Pentsioen BBVAko Institutuko zuzendari David Carrascorekin, etorkizuneko pentsioez hitz egiteko
2014/12/10
09:00 – 10:30
Atrio. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
DeustoForumek laneko gosari bat antolatu du Pentsioen BBVAko Institutuko zuzendari David Carrascorekin. Hitzaldi hau eskainiko du: Las pensiones del futuro. Ekitaldia BBVAk sustatu duen ?Enpresa eta banku sektore arduratsua? ziklo berriaren barruan dago sartuta.

Ekimen horren helburua da gizarte erantzukizunean sakontzea. Enpresarik gehienek euren eguneroko zeregintzat hartu dute gizarte eta ingurumen arloko kezka eta hala erakusten dute erabakiak hartzeko orduan. Inork ez du zalantzan jartzen enpresek gizarte berrikuntzan eta jasangarritasunean pixkanaka inplikatu behar dutenik eta hori egitea beharrezkoa denik; baina ez dira gutxi esparru horretako politika eraginkorrak garatzeko zailtasunak, eta ikuspuntu desberdinak dituzte enpresen erantzukizunak zer esan nahi izan dezakeen eta zer izan behar duen erabakitzeko orduan.

Hortaz, ziklo berriaren barruan pertsona eta iritzi arloko liderrak gonbidatu nahi dira, euren hausnarketa eskaini dezaten hainbat ikuspuntutatik. Batzuk bankuen sektorekoak izango dira eta beste batzuk beste arlo ekonomiko batzuetakoak. Toki kopuru mugatua.

Joateko asmoa izanez gero, jakinarazi, mesedez, abenduaren 9ko goizeko 10:00ak baino lehen. Tel. 944 139 020. deusto.forum@deusto.es.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>