Descendents (2018), 60’. “Mugikortasuna eta giza eskubideak” dokumentalen zikloa

Descendents (2018), 60’.
2020/12/09
11:00 – 13:00
Garate aretoa eta streaming-a
 
Azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean eta 9an, 11:00etatik 13:00etara, “Mugikortasuna eta giza eskubideak” izeneko dokumentalen zikloa antolatu da.

Zikloak begien bistan jarri nahi du giza mugikortasuna arautzen duten politikek (berariaz, europar politikek) zer ondorio duten giza eskubideen arloan. Dokumentalen zikloak giza mugikortasunaren hainbat momentutan gelditu nahi du (lekualdaketa, mugak, harrerako gizarteko bizimodua) eta giza eskubideen urraketak eta Aldarrikapen Unibertsaleko 1. artikuluak dioen duintasun eta eskubideen aldeko promesa iristeko borroka eta erresistentzia erakutsi nahi ditu.

Dokumentalaren proiekzioa amaitutakoan solasaldi bat egongo da bertan parte hartutako pertsonekin (zuzendariak, ekoizleak, protagonistak). Zikloa aurrez aurre (aretoko toki guztiak bete arte) edo streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Descendents (2018), 60’ 

“Y tú, ¿de dónde eres?”. Kataluniar askok, dokumental honen protagonistek, aurre egin behar izaten dioten diskriminazioetariko bat dugu hau. Etengabeko galdea, bai erakunde eta bai gizarte mailan, eta egoera horrek euren identitatearen sortzaile bihurtzen ditu. Afrikar, asiar, latinoamerikar migratzaileen ondorengoak dira, haien seme-alabak, garai batean Kataluniara etorri eta bertako parte direnak.

Pertsona horien ondorengo askorentzat, Estatu Espainiarrean jaiotzeak ez du esan nahi nazionalitatea automatikoki lortzea; ez dute boto eskubiderik, ez dute lan publikoetarako sarbiderik. Hemen jaiotzea arraza aurreiritzi, bazterketa, erreferente falta edo genero indarkeriaren artean bizirautea da, etengabe norbere identitatearen bila ibiltzea bi kulturaren artean kolokan, inguruan arrazakeria, klasismoa eta matxismoa dituztela.

Dokumentalak zorigaitz horiek guztiak erakusten ditu, pertsona horiek lehenengo pertsonan kontatuta, batez ere, errealitate hori eraldatzeko duten gaitasuna, desberdintasuna eta aniztasuna balio bihurtuz.

Solasaldiko partaideak:

  • Pep Cabayol, kazetaria, SICOMeko presidentea eta dokumentalaren produktore exekutiboa
  • Cristina de la Cruz, moderatzailea (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua).

 

- AURREZ AURREKO EMANALDIA (aretoko toki guztiak bete arte) 
Garate aretoa  >> EMAN IZENA HEMEN

- ONLINE EMANALDIA  (streaming bidez) 
Online  >> EMAN IZENA HEMEN

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>