Medikamentu umezurtzak izendatu, garatu eta eskuratu

Medikamentu umezurtzak izendatu, garatu eta eskuratu
2019/10/21
09:30 – 14:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren astelehenean, urriak 21, sendagai umezurtzak izendatu, garatu eta eskuratzeari buruzko jardunaldia izango da, 09:30etik 14:30era, Garate Aretoan.

Ekitaldian, medikamentu “umezurtzak” aztertuko dituzte, hau da, beren bitxikeriagatik babesleentzat erakargarriak ez diren gaixotasunak tratatzera bideratutakoak; izan ere, horrelakoak garatzeari uko egiten diote, ez bailitzateke berreskuratuko ikerketan eta produktuaren garapenean inbertitutako kapitala. 7.000 gaixotasun arrarotik gora dituzte 10.000 pertsonatik 5ek, eta %80 inguru dira jatorri genetikoa dutenak, eta jaioberrien %3-4k izan dezakete.

Zer esan nahi du “sendagai umezurtza” izendapena lortzeak? Sendagai umezurtzak borondatez eta kosturik gabe izendatzea eskatzen da, erregulazioan jasotako pizgarrien onuradun izan daitezkeelako; izan ere, pizgarri horiek gabe, sendagai hori merkaturatzeak ez luke diru-sarrera nahikorik sortuko beharrezko inbertsioa justifikatzeko. Izendapen horrek adierazten digu sendagaiak Europako Batzordeak ezarritako umezurtz definizioa betetzen duela.

PROGRAMA OSOA

Sarrera doakoa da, eman izena hemen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>