Deustalks Alejandro Bergaz-ekin, Baker Tilly-eko Governance, Risk and Complianceko bazkidea
Hitzaldia: Implantación práctica de los modelos de prevención penal: metodología y herramientas
Bergazek, erraz ulertzeko eran azalduko digu zein den berak duen esperientzia praktikoa enpresetako zigor prebentzio ereduak ezartzen. Kezka hauei erantzungo die:
Nola burutu proiektu bat: metodologia, faseak, jarduerak, egutegia, inplikatuak, tresnak eta emaitzak.
Neurri, sektore eta era desberdinetako proiektuak.
Nola burutu dezaket NIRE proiektua? Nondik hasi eta nola jarraitu?
Nolako laguntzak beharko ditut segurtasun eta azkartasun handienarekin burutzeko eta ahalik eta ahalegin eta inbertsiorik txikienarekin?
Zeintzuk dira monitorizazio eta jarraipenerako tresnarik egokienak?
Amaieran mokaua eskainiko da parte hartzaile guztien artean hizlariarekin hitz egiten jarraitzeko.