Deustalks Antonio Flores Loop Unique Companieseko Kontseilari Ordezkariarekin
2016/06/23
19:30 – 21:00
Sede Deusto Business School en Madrid . C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Deusto Business Alumnik Modelos de negocio únicos: Cómo competir para que las empresas sean únicas izeneko hitzaldia eskainiko du, Deustalks zikloaren barruan, Madrilgo Deusto Business Schoolen egoitzan. Horretarako, Antonio Flores izango dugu gurekin, Loop Unique Companieseko Kontseilari Ordezkaria.
Floresek azalduko du nola eman ahal zaion balio estrategikoa enpresari berrikuntzaren bidez. Gaur egun ez da nahikoa bikaina izanda, enpresak apartak izan behar dira, duten merkatuan gehiegizko ekoizpena eta eskaintza dagoelako, eta bezero beraren bila hainbat lehiakide arituko baitira. Apartak izatea lortzen duten negozio ereduek baino ez dute bizirik iraungo, merkatuko erreferente izanik. Ekitaldian azalduko dira zeintzuk diren gakoak enpresari balio estrategikoa emateko, negozio ereduak aztertuz eta berrikuntza eta teknologiaren bidez.