Deustalks Cándido Conde-Pumpido, Vicente Ruíz eta Javier Sastrerekin

Deustalks Cándido Conde-Pumpido, Vicente Ruíz eta Javier Sastrerekin
2016/09/22
20:00 – 21:30
Sede Deusto Business School – Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Alumnik, datorren ostegunean, irailak 22, Deustalks berria antolatu du, oraingoan Pertsona juridikoen Erantzukizun penala: oraintsuko sententzien ikuspuntua izenburuaz.

Gaur egun gizartean dugun errealitatean, gero eta protagonismo handiagoa dute erakunde kolektiboek trafiko ekonomikoan, globalizazioaren fenomenoak bultzatuta, hori dela eta pertsona juridikoak erantzukizun penalaren mende jarri behar diren planteatu da. Arlo horretan, gai horri buruzko nazioarteko araudia eta, hain zuzen ere, Europako araudiak bermatu izan du pertsona juridikoek ere erantzukizun penala izatea.

Horrek guztiak ekarri du Compliance edo Prebentzio Penal programa. Erreforma berriaren arabera, enpresek ere erantzukizun penala izan dezakete, eta haien kontra egin daiteke autorearen (pertsona fisikoa),  kontra egiteaz batera. Ondorioak hainbat izan litezke: zigor ekonomikoa, gaitasunez gabetzea, diru-laguntzarik gabe geratzea, administrazioaren kontraturik ez izatea edo enpresa ixtea.

Horregatik, enpresa erantzukizun penal horretatik libre utzi nahi badugu, Legeak behartu egiten du aplikatzera “delituaren prebentziorako egokiak diren zaintza eta kontrol neurriak hartzeko antolaketa eta kudeaketa eredua”.

Hitzaldira gonbidatu dute Cándido Conde-Pumpido Tourón, 2004tik 2011ra bitartean Estatuko Fiskal Nagusia izandakoa, garai horretan diktatu zuen Fiskaltzaren lehenengo zirkularra Pertsona juridikoen Erantzukizun zibilari buruz. Gaur egun, Auzitegi Goreneko 2. Aretoko Magistratua da.

EGITARAUA
Pertsona Juridikoen Erantzukizuna. Gaur egungo egoera, Kode Penalaren erreforma egin ondoren.
Javier Sastre. Compliance-ko Abokatu Arduraduna. SAYMA Consultores

Jardunerako Sistema. Nola aplikatu enpresetan.
Vicente Ruíz. Socio – Aholkularitza Arloko Zuzendaria. SAYMA Aholkulariak.

Auzitegi Goreneko doktrina berria Pertsona Juridikoen Erantzukizun penalari buruz.
Cándido Conde – Pumpido. Auzitegi Goreneko 2. Aretoko Magistratua.

Bukaeran aperitiboa egongo da.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>