Deustalks Iratxe Pascual nGloba Strategy-ko CEO eta fundatzailearekin
Enpresek egokitu beharra dute inguruan eta gizartean gertatzen ari diren aldaketa esponentzialetara. Aldaketa horiek hemen daude, horregatik enpresek oso azkar aldatu beharra dute. Konpainia askok beste proiektu bat balitz bezala lantzen dute eraldaketa, eta beste batzuek loturarik gabeko ekintzak egiten dituzte. Hori dela eta eraldaketa prozesuen %70ek huts egiten dute, beraz agerikoa da ez dela erraza egokitzea. Kasu gehienetan muga nagusia pertsonak dira, ez dutelako behar den aldaketa egin nahi izan edo ez dutelako behar bezain azkar egin.
nGloba Strategy proiektuan estrategiak eta pertsonak integratzen dituen eredu batekin egiten dute lan. Eredu horrek erakundeetako lider eta pertsonei laguntzen die eraldaketa prozesuaren ikuspegi integrala izaten. Eredua ezagutzeak aldaketaren aurreko jokabidea aldatzen eta enpresaren eraldaketa azkartzen laguntzen du. Horretarako beharrezkoa da palanka desberdinak lantzea era koordinatuan: etorkizun zehatza, kontzientziazioa, erresistentziak, hierarkiaren eta redarkiaren arteko lotura, ekimenak eta ospakizuna. Palanka hauen arteko lan koordinatuak aukera emango du aldaketa lideratzeko eta azeleratzeko merkatuak behar duen abiaduran.
Lekua: Deusto Business Schoolen Madrilgo egoitza (Castelló, 76)
Data: 2017ko ekainaren 22a, osteguna
Ordua: 19:30etan.