Deustalks: Luis Zumárraga, Managing Director – Barclays-eko Kapitalen eta Deribatuen Merkatuko arduraduna Iberiarako

Deustalks: Luis Zumárraga, Managing Director – Barclays-eko Kapitalen eta Deribatuen Merkatuko arduraduna Iberiarako
2019/06/13
19:30 – 21:00
Sede Deusto Business School. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Alumnik gonbidapena egiten dizu, ekainaren 13an Madrilen egingo den Deustalks-en parte hartzeko. Oraingoan, gurekin izango dugu Luis Zumárraga, Managing Director – Barclays-eko Kapitalen eta Deribatuen Merkatuko arduraduna Iberiarako.

 

Hau da izenburua: La banca española en los mercados de capitales: construyendo una solvencia… a prueba de crisis.

 

Krisialdia hasi zenetik hamarkada bat baino gehiago pasatu da, eta sendotze prozesu sakona egin ondoren, finantza sektoreak erronkari aurre egiten jarraitu egiten du produktiboak ez diren aktiboen garbiketa amaitzeko, errentagarritasuna hobetzeko tasa negatiboetan, eta negozio eredua ingurune digital berrira egokitzeko, besteak beste. Ez dago zalantzarik, ordea, finantza erakundeen kaudimen maila asko sendotu dela, banku kapitalaren araudi berriaren testuinguruan, helburu izanik sendotasun handiago izatea egon litezkeen estress egoera berrien aurrean, laguntza publikoak erabili beharra izan gabe

 

Nola kokatzen dute Espainiako bankuek euren finantzaketa eta kapitala nazioarteko handizkako merkatuetan? Nola hobetu da haietan sartzeko aukera Espainiako ekonomiaren egoera onak bultzatuta? Zer da “ebazpen” prozesua edo “bail-in” bat?Zer dira “CoCos” isurketak (azken urteotan ohikoak dira) edo “krisiaren aurkako koltxoia”? Zein kostu du bankuentzat (eta azken batean, bezeroentzat) hain kaudimen maila altua izan beharrak? …Galdera horiei eta beste askori erantzungo diegu!

 

Izena emateko…

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>