Deustalks Marta Iraola donosTIK enpresako fundatzaile eta kudeatzailearekin

Deustalks Marta Iraola donosTIK enpresako fundatzaile eta kudeatzailearekin
2017/12/19
19:30 – 21:00
Sede Deusto Business School en Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaitu Deustalks-en parte hartzera, ekitaldia abenduaren 19an izango da, Madrilgo Deusto Business Schoolen egoitzan.

 

Askotan izan dugu publizitatea egin beharra eta sare sozialetan egitea ideia ona iruditu zaigu, baina zalantzak izan ditugu egiteko orduan, ez dugu jakin nola egin…

 

Orain duzu aukera zure zalantza guztiak argitzeko eta sare sozialetan kanpaina egitea pentsatzeko, gure hurrengo Madrilgo Deustalks saiora joaten bazara, Marta Iraola DonosTIK enpresako fundatzaile eta kudeatzailearen eskutik.

 

Sare Sozialetako Publizitatea

Nire enpresarako da? Bai horixe. Gure marka, zerbitzu edo produktuaren argitalpenak erakusteko, zeuk nahi duzun erabiltzaileei edo weba bisitatu dutenei edo erosketa orga bertan behera utzi dutenei… Sare Sozialetako publizitatea eta remarketingaren aplikazioa dira modurik ekonomiko eta errazenak erabiltzailearengana heltzeko eta gure webean salerosketa lortzeko.

Zer behar dut? Helburua jartzea, mezu erakargarria diseinatzea, argi izatea nor den zure “eroslea”. Horrela, jakingo duzu zein sare sozialetan komeni den sustatzea marka| produktu |zerbitzua.

Zer ikusiko dugu? Zeintzuk diren publizitatearen ezaugarriak sare sozial desberdinetan: Facebook, Instagram, Linkedin, Twitter, … Nola inbertitu? Zer lor nezake? Noraino segmentatu genezake? Nola? Nola neurtu nezake? Zein sare sozialek ematen dit aukera remarketinga egiteko? Adibiderik?

 

Sekretu guztiak ezagutu nahi badituzu, etor zaitez gure hurrengo Deustalksera, Madrilera

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>