Deustalks Raúl Hernández aholkulariarekin
Aro digitala aukera askoren iturria da. Baina, aldi berean etengabeko erronkak ditu. Automatizazioa, globalizazioa, presio demografikoa, aldaketen abiadura… Pentsatu duzue nondik aterako dugun bizimodua 5 urte barru? Eta 20 urte barru? Eta 50? Zer egin genezake guk gaur, edo gure seme-alabentzat?
Gure trebetasunak garatzen baditugu, etorkizunean ondo geratzeko aukera handiagoak izango ditugu. Ezin digu inork arrakasta ziurtatu, baina behintzat suertea gure alde jartzen ari gara. Nolako trebetasunak garatu behar ditugu? Eta garrantzitsuagoa dena, zein da hori egiteko modurik eraginkorrena? Mundua korapilatsua da, baina beharbada horrela aukeraren bat izango dugu…
Biografia: Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziatua naiz. Arthur Andersen-en hasi nintzen lanean aholkularitza lanetan, gero Garriguesen, eta 2006tik aurrera, profesional independente modura ari naiz, batez ere eraldaketa eta antolamendu prozesuetan eta pertsonen kudeaketan. Knowmad bat naiz, profesional independentea, trebetasun eta ezaguera multzo zabala duena, horri esker oso proiektu desberdinetan har dezaket parte. Mundu lurrunkor, zalantzazko, korapilatsu eta anbiguo honetan, uste dut zaila dela (eta kontrajarria) norbere buruari mugak jartzea. Etengabeko ikaskuntza, eboluzioa, malgutasuna, sareko lana, moldagarritasuna… dira lortu nahi ditudan balioak.