Deustalks Madrilen Jaime Ponce FROBeko presidentearekin

Deustalks Madrilen Jaime Ponce FROBeko presidentearekin
2016/01/21
19:30 – 21:00
Sede Deusto Business School en Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Alumnik hitzaldia antolatu du Deustalks zikloaren barruan, urtarrilaren 21ean, osteguna, 19:30ean, Madrilgo Deusto Business Schoolen. Hizlaria Jaime Ponce FROBeko presidentea izango da. Hitzaldiaren izenburua: El FROB y el nuevo marco de resolución de entidades financieras. FROBek, ebazpen betearazleetarako finantza autoritate modura, gaur egun aurre egin behar dio desafio bikoitzari, batetik, Espainiako bankuen berregituratze prozesua amaitu, eta, bestetik, Europako marko berrira egokitu, Bankuen Batasunaren barruan. Horretarako, kreditu entitateak eta zerbitzu enpresak berreskuratu eta doitzeko lege berriaren arabera, ebazpenerako europar araudia ezarri behar da eta erakundeak Europako Ebazpenerako Mekanismo Bakar berrira egokitu behar dira. Garatzen dituen legeak eta errege dekretuak ere FROBari ematen diote paper nagusia Ebazpenerako Batzorde Bakarraren aurrean. Beste norbaitekin joan nahi baduzu edo gai horretan interesa duten lagunak eta lankideak gonbidatu, izena emanda nahikoa da.

 

 Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>