Loiolaetxea Elkartearen 25. urteurrena ospatuko da Deustuko Unibertsitatean

Deusto acoge la celebración del 25º aniversario de la Asociación Loiolaetxea Elkartea
2025/11/07
09:30 - 14:30
Foroa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean “Herritartasun inklusiboaren eredua eraikitzen” jardunaldia izango da datorren azaroaren 7an, Loiolaetxea Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko (egitaraua). Jardunaldia goizeko 09:45ean hasiko da, irekiera instituzionala emango baitiote Marta Silvano Loiolaetxeko zuzendariak eta Maria Jose Aranguren Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako errektoreordeak. Ondoren, 10:15ean, lehen elkarrizketa mahaia izango da: “Jesusen Lagundiaren ibilbidea gure testuinguruan harrera komunitarioko eredu bat eraikitzeko”. Mahaia Elisa Garcíak dinamizatuko du, eta parte-hartzaileak hauek izango dira: José Javier Pardo SJ, Karmele Villarroel, Dala Alaisa eta Claudia Fernández. 

12:30ean, bigarren elkarrizketa mahaia izango da: Gizarte inklusioaren eta espetxe justiziaren ibilbidea, gure testuinguruan herritartasun inklusiboko eredu bat eraikitzeko”. Mahaiaren dinamizatzailea Ane Ferrán Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa izango da eta parte hartzaileak, Felix Arrieta, Iker Uson, Marian Moreno eta Txelu Platero. Jardunaldia 14:15ean amaituko da, Javier Montes SJ Loiolaetxeko langileak jasoko dituen ondorioekin.

Izen ematea

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude