Kale Dor Kayiko Sarien banaketa Deustuko Unibertsitatean
Ostegunean, abenduak 16, Deustuko Unibertsitateak Kale Dor Kayiko Sarien XXII. edizioa ospatuko du, Ellacuria Aretoan, 18:00etan.
KDK Sariak Bizkaiko ikasle ijitoak motibatzeko tresna dira, eskola-arrakasta eta ikasketen jarraitutasuna bultzatuz. Ekitaldi horretan, eskola-etapa bat arrakastaz gainditzen duten ikasle ijitoei saria ematen zaie.
Jardunaldi horretan ijitoen erreferenteak dira parte hartzaileak, erakunde eta entitateetako pertsona ospetsuak, ikastetxeak, ikaskideak, sarituen familiak eta, jakina, sarituak.