Nazioarteko Jardunaldia izango da Deustun, Garapenerako Munduko Agendaren erronkei Euskadik egingo dien ekarpenari buruz

Nazioarteko Jardunaldia izango da Deustun, Garapenerako Munduko Agendaren erronkei Euskadik egingo dien ekarpenari buruz
2016/04/06
09:00 – 17:30
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
2015eko irailean, Nazio Batuek 2030eko Agenda berria onartu zuten. Gero eta interdepentzia handiagoko testuinguruan eta gobernantza demokratiko globalik ezagatik larriagotzen ari diren egoera berrietan, Agenda mundu guztiko Politika Publikoen Konferentziarako dei egiteko da.  Zeintzuk dira arlo garrantzitsuenak? Zertan aldatu behar dugu garapenaren arazoei aurre egiteko modua? Euskadi prestaturik dago erronka horri aurre egiteko?

Gai horiei erantzuteko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko Jardunaldia antolatu dute garapenerako politiken koherentziari buruz. Nola lagundu behar die Euskadik Garapenerako Munduko Agendaren erronkei? Deustuko Unibertsitatea, Hegoa eta Euskadiko GGKEen koordinatzailea lankidetzan aritu dira ekimen horretan, eta ekitaldia apirilaren 6an izango da, 9:00etatik 17:00etara, Deustuko Auditoriumean.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria  El marco político de la Coherencia de Políticas para el desarrollo en Euskadi gaiarekin, José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea eta Paul Ortega Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendaria izango dira Jardunaldien inaugurazioaren arduradunak eta hizlari nagusia Ernesto Soria izango da, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko Politiken Koherentziarako Unitateko Senior Policy Analyst. Hitzaldia: La Coherencia de Políticas para el Desarrollo y la nueva agenda internacional de desarrollo sostenible.

Jarraian, 11:00etan, lehenengo saioa izango da izenburua honekin: “Garapenerako politiken koherentziaren testuingurua eta garapen jasangarrirako nazioarteko agenda”. Parte hartzaileak: María Virginia Bras Gomes, NBEko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko aditua, Jorge Gutierrez, EHU eta Idoye Zabala, EHU – Hegoa.

Hurrengo saioan, 12:00etan, “Hezkuntzaren papera garapenerako politiken koherentzian” gaia garatuko dute. Moderatzailea Javier Arellano izango da, Deustuko Etika Aplikatuko Zentroko zuzendaria. Juan Carlos Tedescok parte hartuko du, Irakaskuntza Hobetzeko Programaren zuzendaria, San Martingo Unibertsitate Nazionala / Hezkuntza Planifikazioko Nazioarteko Institutuko zuzendaria (Buenos Aires). Ondoren, eztabaida panela garatuko da, parte hartzaileak: Concha Maiztegui, Deustuko Unibertsitatea; Jaume Carbonell Sebarroja, Cuadernos de Pedagogiako zuzendari izandakoa eta Luis María Naya, EHUkoa.

Hurrengo eztabaidarako gaia “Enpresa eta garapenerako politiken koherentzia” izango da, 15:00etan. Moderatzailea Guillermo Dorronsoro izango da, Deusto Business Schooleko dekanoa. Hizlari nagusia Gerald Pachoud, Principal Officer within the Office for Strategic Planning in the Executive Office of the UN Secretary General. Eztabaida panelean izango dira: Javier Pérez González, CIECODEko zuzendaria; Juan Hernández Zubizarreta, EHU-OMALekoa; Jokin Laspiur, Mondragón Internacionalekoa eta Sonia Mulero, Banco Sabadell fundazioko zuzendari ondokoa.

Pablo Martínez Osés filosofo eta Nazioarteko Harremanetako doktoreak emango du azken hitzaldia 17:00etan: La coherencia de políticas para el desarrollo y la apuesta por una gobernanza cosmopolita y democrática.

Azkenik, 17:30ean, Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak amaiera emango die  jardunaldiei.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>