Deustu enpresen nazioartekotze prozesuan laguntzen Integune+ Foroan

Deustu enpresen nazioartekotze prozesuan laguntzen Integune+ Foroan
2016/10/04 – 2016/10/05
Bilbao Exhibition Center. Ronda de Azkue, 1, 48902 Barakaldo
 
Deustuko Unibertsitatea INTERGUNE+ Euskadiko Nazioartekotzearen Foroan izango da urriaren 4an eta 5ean, Bilbao Exhibition Center-en. Topaketa horretan, euskal enpresek aukera izango dute nazioartekotzearekin harremana duen edozein gai bertatik bertara ezagutzeko: hala nola, zerbitzu eskaintza, politika europarrak, garapen bidean dauden herrialdeak, herrialde sendoak, joerak, eta abar.

Horregatik, Deustuk bere formazio programak aurkeztuko ditu (Executive, jarraia, duala edo in-company) eta gizarteko ikerketa edo berrikuntzarako proiektuak, enpresen nazioartekotzean lagundu dezaketenak. Topagunea aukera ona izango da lankidetza hitzarmenak egiteko ere, ikasleek praktikak atzerrian egin ditzaten.

Izan ere, NTERGUNE+n, euskal enpresek aukera izango dute hitz egiteko SPRIren Kanpo Sareko ordezkariekin, Nazioartekotze Zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa eta erakundeekin, eta baita Klusterrekin ere. Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren apustua da, euskal enpresak nazioartekotzera hurbildu eta atzerrira joateko dituzten proiektuetan laguntza emateko helburu duen ekimena.

Aurtengo edizioan, herrialde gonbidatua Erresuma batua da. Jardunaldi eta hitzaldien programa beste hainbat herrialderi buruzko ekitaldiekin osatuko da, hala nola Alemania, Australia, Thailandia, Txina, Afrika, Mexiko, Iran eta AEB, besteak beste.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

2 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>