Deusto Emprende Diálogos VII: pertsonarengan zentratutako berrikuntza

Deusto Emprende Diálogos VII: pertsonarengan zentratutako berrikuntza
2022/09/28
10:00 – 11:45
Foroa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 

Deusto Emprende Diálogos saioaren beste edizio bat ospatzen dugu; ekitaldi honetan, gizarte inpaktua kontzeptuari buruz jardungo dugu modu bare eta lasai batean. Horretarako, izaera sozial nabarmena duten Innogune enpresa mintegiko hiru startup ezagutu ahal izango ditugu oraingoan:

ZuekinnBatbitahiru eta Maite Mateo proiektuak hartuko dute parte ekitaldian gai honi buruz hitz eginez antolatutako mahai-inguruan:

Zergatik da horren garrantzitsua gaur egun eragin soziala kudeatzea?

Solasaldian, garatzen ditugun proiektuen bidez gure inguruko pertsonen bizitzak nola aldatzen ditugun ulertuko dugu. Gainera, Maria Lambarri, Deustuko Unibertsitateko Agente Ekonomiko eta Sozialen Unitatearen zuzendariak, eta Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendariak gai hauek argitzen lagunduko digute.

Amaitzeko, parte-hartze dinamika bat antolatuko da; helburua gizarte inpaktuaren inguruan hausnarketa eta gogoeta desberdinak partekatzea izanik.

Esperamos contar con tu presencia. Zure zain egongo gara!

 

Apuntatu hemen:

https://forms.gle/RNYc3Mz1EzL3ZYcG6

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>