Deusto Ekintzaile Zuzenbidea. Deusto Ekintzaile Astea 2024

Deusto Ekintzaile Zuzenbidea. Deusto Ekintzaile Astea 2024
2024/11/21
15:30 – 16:45
Entzungela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustu Ekintzaile astea dela eta, Zuzenbide Fakultateak eta Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitateak elkarlanean, solasaldi batera gonbidatu nahi zaituztegu, ekintzailetzatik eta abokatutzaren mundutik gertu dauden irteera profesionalei buruz hitz egiteko.

Hitzaldi-solasaldi bat antolatu dugu azaroaren 21ean, osteguna, 15:30ean, Unibertsitateko Entzungelan, bulego tradizionaletatik edo enplegu publikotik haratago abokatutzan aritzeko beste modu batzuk ezagutarazteko. Zure fakultateko ikasleek dinamizatuko dute eta, gainera, sari teknologikoen zozketa batean parte hartu ahal izango duzu.

“Deusto Ekintzaile Zuzenbidea” deitu diogun solasaldi honen helburua da abokatutzan jarduteko beste modu batzuk ezagutaraztea, enplegu publikotik eta bulego tradizionaletatik harago.

Horretarako, Andoni de la Llosa, Redi Abogados bulegoko bazkide sortzailea, eta Xabier Álvarez, Lawesome enpresako bazkide sortzailea, izango ditugu. Biek partekatuko dute beren ibilbide profesionala eta zuzenbidearen munduko abentura ekintzailea, zalantzarik gabe, inspirazio handia dena.

Hitzaldia azaroaren 21ean izango da, Bilboko campuseko Entzungelan.

EMAN IZENA HEMEN

Zure zain gaude!

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>