Deusto International Talk – Covid-19ari Afrikak emandako erantzuna
2021/04/22
15:00 – 16:00
Online
Saioak Afrikako kontinentean COVID-19ari emandako erantzun ezberdinak aztertuko ditu, Afrikako Batasunak Afrikako gobernuekin koordinatuta emandako erantzun instituzionaletik hasi eta kontinenteko leku ezberdinetako ekimen sozial eta komunitarioetaraino. Aurkezpenak, bereziki, aktore afrikarren gaitasunak eta agentzia berriz ere gutxietsi dituzten nazioarteko diskurtsoetan sakonduko du, bai eta 2014 eta 2016 artean Afrikako eskualde batzuek aurre egin zioten ebolaren krisiaren kudeaketan izandako paralelismoetan ere.
Hizlariak:
- Oscar Mateos, Nazioarteko Harremanetako irakaslea, Ramon Llull Unibertsitatea. GLOBALCODES ikerketa taldeko ikertzaile nagusia. 2030 Agenda bultzatzeko errektorearen ordezkaria. Ikusi profila.
Sergio Caballero, Nazioarteko Harremanetako irakaslea, Deustuko Unibertsitatea. Nazioarteko Harremanak eta Dimentsio Anitzeko Segurtasuna (RISM) ikerketa taldeko ikertzaile nagusia. UNESCO Katedraren zuzendaria Deustun. Ikusi profila.
Eguna eta ordua: 2021/04/22 – 15:00 CEST
Hizkuntza: gaztelania
Izena ematea: doakoa
Kontaktua: udglobal@deusto.es