Deusto Lawyers 2018
Datorren asteazkenean, urriak 17, 9:00etan, Deusto Lawyers 2018 ekitaldia izango da, abokatu bulegoen eta Zuzenbide Fakultateko ikasleen arteko urteroko topaketa.
Saioak bi atal izango ditu, tartean ordu erdiko atsedenaldia egongo da. Lehenengo zatian, dekanoak hasiera ofiziala eman ondoren, hauek izango dira parte hartzaileak: Deloitte, Cuatrecasas, LKS Abogados, Garrigues eta Uría. Zuen galdera eta zalantzak adierazteko 15 izango dituzue, ondoren, ordu erdiko atsedenaldia egongo da kafea hartzeko Klaustroan.
Bigarren zatiko parte hartzaileak: Barrilero, PwC, EY, GA- P eta Ipar Bilbao. Oraingoan ere ikasleek 15 minutu izango dituzte galderak egiteko.
Amaitzeko, CVak emateko gune bat egongo da Klaustroan, ordu erdiz.
Informazioa:
Me parece un evento muy interesante.