Deusto Lawyers 2025
2025/10/22
15:30 - 19:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitatea bufete handiek etorkizuneko abokatuak hautatzeko gogokoen dituzten erakundeen artean dago, El Confidencial-ek egindako Unibertsitateak eta Bulegoak 2023 txostenaren arabera. Horren erakusgarri da DEUSTOLAWYERS, urtero bulego eta Zuzenbide Fakultateko ikasleen artean egiten den topaketa. Aurtengo edizioa urriaren 22an izango da, 15:30ean Auditorioan.
Bulegoek mahai-inguru interesgarrietan parte hartuko dute. Amaieran, ikasleek profesionalekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dute, Auditorioko Klaustroan, horretarako prestatuko diren standetan.
