Deusto – Pepsico Challenge
PepsiCo-k eta Deusto Business Schoolek PepsiCo Challenge antolatu dute, fakultatean talentua antzemateko lehiaketa.
Egun horretan, Deusto Business Schooleko 93 ikasleek, 23 taldetan izena emanda dute, talde finalistak ezagutuko dituzte, haientzat bereziki prestatutako ekitaldi batean. Networking eta freskagarrien gune bat ere egongo da.
Bost talde finalistek lanak aurkeztuko dituzte eta talde irabazle bakarra egongo da. PepsiCoko epaimahaiak orijinaltasuna, edukia eta markaren presentzia hartuko ditu kontuan.
Talde irabazleko kideek hautaketa prozesu batean hartuko dute parte, Pepsicoko (Madrid) marketin digitaleko departamentuan praktikak egiteko. Talde irabazleko kide guztiek, gainera, Apple watch bat jasoko dute.
Agenda
- 18:00 Final Deusto – Pepsico Challenge. Talde finalistak zeintzuk diren jakinaraziko da eta taldeek spotak aurkeztuko dituzte
- 19:00 Etenaldia, epaimahaiak erabakiak hartzeko. Networking eta freskagarrien gunean erlaxatzeko tartea.
- 19:15 Talde irabazlea zein den jakinaraztea eta saria ematea.