Deustuk “Gizartean Kalteberatasun eta Bazterketa Egoeran dauden Pertsonen artean Esku Hartzeko” master berria aurkeztuko du

Deustuk “Gizartean Kalteberatasun eta Bazterketa Egoeran dauden Pertsonen artean Esku Hartzeko” master berria aurkeztuko du
2019/03/04
10:00 – 10:30
B1 Gela, Aranzadi eraikina
 
Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko eta Soziologiako Sailak “Gizartean Kalteberatasun eta Bazterketa Egoeran dauden Pertsonen artean Esku Hartzeko” master berria aurkeztuko du datorren astelehenean, martxoaren 4an. Masterra Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin (Eguía-Careaga Fundazioa) elkarlanean antolatu da eta datorren 2019/2020 ikasturtetik aurrera eskainiko da Donostiako campusean.

Masterrak hainbat diziplinatako profesionalei kalteberatasun eta bazterketa egoeren kontrako borrokan esku hartzeko prestakuntza eskaini nahi die. Hala, aldez aurretik Gizarte Lana, Soziologia, Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Zuzenbidea, Kriminologia, Antropologia, Erizaintza eta abar ikasi duten pertsonei zuzentzen zaie, baita gizarte bazterketaren esparruan lan egiten duten profesionalei ere, esparru horren inguruko jakintzan sakontzeko eta bertan lanean ari diren pertsonak espezializatzeko.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

-Mabel Segú, Gizarte Laneko arloko koordinatzailea, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean.
-Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako foru diputatua.
-Raquel Sanz, SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa (Eguía-Careaga Fundazioa).

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>