Deusto Research Challenges Seminars – Mintegia: Demokraziak erasopean
Deusto Research Challenges Seminars-ek beste mintegi bat aurkeztuko du, Demokrazia plural eta inklusiboak ikerketa-fokuarekin lotuta. Ignacio Sánchez-Cuenca irakasleak, Madrilgo Universidad Carlos III-koak, Democracias bajo acoso (Demokraziak erasopean) gaiari buruz jardungo du.
Hizlariaren aurkezpenaren ondoren (gaztelaniaz izango da hitzaldia), ideiak trukatzeko eta eztabaidatzeko tartea egongo da.
Deusto Research Challenges Seminars Deustuko Unibertsitateko Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako Errektoreordetzaren ekimena da, eta gure unibertsitateko ikertzaileen arteko topaketa akademikoak sustatzea du helburu. Lunch seminar formatuko mintegi hauek Unibertsitateko irakasle-ikertzaileei eta ikertzaileei zuzenduta daude eta bertaratzeko izena eman beharko da gonbidapena jaso ondoren.
