Deustun izango da ‘Adikziorik gabeko adikzioak’ gaiari buruzko IV. APS sinposioa

Deustun izango da 'Adikziorik gabeko adikzioak' gaiari buruzko IV. APS sinposioa
2021/07/02
09:00 – 14:00
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
APS Osasun Mentalaren Aurrerapenerako Elkartearen IV. Sinposioa izango da Deustuko Unibertsitatean uztailaren 2an, “Adikziorik gabeko mendekotasunak” gaitzat hartuta. Topaketa horretan, ondorio psikoaktiboak dituzten substantzia kimikoekin lotuta ez dauden baina, horiek bezala, norberarentzat eta/edo beste batzuentzat kalteak eragin ditzaketen adikzio jokabide batzuei buruz hausnartuko da. Ausazko jokoez, apustuez, pornografiaz… hitz egiten dugu, baina baita gure eguneroko bizitzan ezinbesteko bihurtu diren gailu teknologikoen (sare sozialak, bideo-jokoak, online jokoak…) abusuaz ere (gehiegizkoa, kaltegarria edo desegokia).

Prebentzio sanitarioa dela eta, sinposioa aldi berean egingo da, aurrez aurre eta online. Aurrez aurreko asistentzia 20 lagunekoa izango da gehienez. Edukiera hori inskripzioaren hurrenkeraren arabera beteko da, eta, behin beteta, ondorengo inskripzioak online modalitatean egindakotzat joko dira. Aurrez aurreko modalitatean, ESIDE Eraikinaren Turing Aretoan egingo da, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.

Izen-ematea: info@apsbizkaia.com/944.256.128

http://www.asociacionaps.com

Programa del III Simposio APS

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>