DeustoAlumni Experiences. Sukaldaritza ikastaroa eta dastaketa Yandiolan
“Gabonak etxean” izeneko tailerra, Yan Eskola izeneko sukaldaritza gelan egingo da, espazio horretan sukaldaritzaz disfrutatzen da zentzumen guztiekin. Izan ere, sukaldeko teknikak ikasteaz gain, ondoren, prestatutako platerak dastatuko dituzte.
Tailerrak 2 ordu irauten du eta tarte horretan Gabonetako 3 plater tradizional prestatuko ditugu, eta ideiak har ditzakezu mahaian zurekin jesarriko direnak liluratzeko datozen jaietan. Zeuk ere parte hartu ahal izango duzu janaria prestatzen, galdetzen, usaintzen, ukitzen, sentitzen…
Ondoren, mahaiaren inguruan, prestatutako menua dastatuko dugu konpainia onean.
Deusto Alumniko bazkideentzako esperientzia.
Leku kopurua mugatua da eta izena emandako ordenan emango dira (izena emateko azken eguna: abenduak 4).