DeustoBide-k tailerra antolatu du: “Claves de Empresa-Empresa en Sociedad: emprendimiento social”
Erakundeek gizartean duten eginkizunari buruzko debatea berria ez den arren, egia da krisiak birplanteatu eragin duela. Bestalde, beste kontzeptu berritzaile batzuk ere eginkizun garrantzitsua izan dezakete gure gizartean, esaterako, gizarte ekintzailetza. Definitzeko, esan genezake gizarteko arazoak konpontzeko konpromisoa dela, enpresako metodoak erabiltzen dituena eta emaitza nabariak sortzen dituena, berdin delarik zein den arloa, ekintzarako modu juridikoa edo sektorea irabazi asmorik gabea, publikoa edo pribatua den.
Modulu akademiko honen helburua da dibulgatzea zeintzuk diren erakunde mota desberdinen atzean dauden oinarrizko printzipioak, baita gizarte ekintzailetza kontzeptua zer den ere, horrela parte hartzaileak arlo horretako ezagutza berriak izango ditu eta kritikarako gaitasuna ere bai. Era berean, gizarte ekintzailetzako adibide errealen berri izango dute eta parte hartzaileek ekimen horien ezagutza argiagoa izango dute.