DeustoForum. Cardenal Pedro Barreto Jimeno, S.J: “Una Amazonia para toda la Humanidad”
Pedro Barreto Jimeno kardinalak (S.J.), Huancayoko (Perú) artzapezpikuak, Peruko Apezpikuen Konferentziako presidenteordeak eta Eliz-Sare Panamazonikoko (REPAM) presidenteordeak, Sinodo Panamazonikokorako prestakuntza prozesuan agerian jarri diren erronkak azalduko ditu. Sinodoak Amazonia hartu du ardatz, 7 milioi eta erdi km2 hartzen dituen lurraldea, 300 komunitate indigenaren bizilekua, 240 hizkuntza baino gehiagoren kabia, eta haren inguruko gizarte eta ingurumen arazo konplexuen gertalekua.
Dena den, ekologiak ez du soil-soilik inguru berezi honetarako balio behar, mundu osoko herrialde indigena guztietarako baino, arazoa herrialde guztietan islatzen baita. Horregatik guztiagatik, erronka bat dugu: Amazonia gizateria osoarentzat dela jabetu beharra.
Eguna: 2019ko maiatzak 9.
Ordua: 19:30-21:00.
Hizkuntza: Gaztelera.
Lekua: Gradu Aretoa.
Helbidea: Deustuko Unibertsitateko Eraikin Nagusia (Bilbo). Mapa ikusi.