DeustoForum. Carlos Martin Beristain: “Derechos Humanos y convivencia en México. Reflexiones a partir de la masacre de 43 estudiantes en Ayotzinapa”

Giza Eskubideen urraketa kasuetako biktimen arreta psikosozialean aditua den sendagile psikologoa

Giza Eskubideen urraketa kasuetako biktimen arreta psikosozialean aditua den sendagile psikologoa

2017/04/25
19:00 – 20:30
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
2014ko irailaren 26tik 27rako gauean gertakari erabakigarri bat gertatu zen Mexikoren historia hurbilean: Guerrero estatuko Ayotzinapako Eskola Normaleko 43 ikasle indarrez desagertarazi eta sei pertsona erail zituzten, euretatik hiru ikasleak. Gertakari historiko horiek erabat markatu dute Ayotzinapa herriko bizimodua eta zauri irekia da herritarrentzat.

Carlos Martin Beristain Aditu Independenteen Diziplina arteko Taldeko (GIEI espainierazko sigletan) kidea izan zen, kasua aztertzeko Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak izendatu zuena, eta liburu hau bizitakoaren bihotzetik idatzitako historia da. Biktimen saminean eta Mexiko bezalako herrialde baten lanean eskuak sartzearen inguruko esperientzia eta hausnarketa batetik abiatzen da, kasuaren konponbide eraginkorrean laguntzeko. Liburuko orrietan deskribatzen dira ikerketan izan diren aurrerapausoak, biktimen, euren ordezkarien eta konpromisoa hartua duten funtzionarioen laguntzari esker eginak; baita bidean zehar agertu ziren oztopo ugariak ere.

 Izen-ematea*Formularioa

*Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko. 
 Harremanetarako: 94 413 90 20

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>