DeustoForum. Catherine D’Ignazio: “Datuen aktibismoa mundua aldatzeko”
Solasaldi honetan, Catherine D ‘Ignazio ikertzaile, artista eta hackerra izango dugu. Teknologiaren, diseinuaren eta justizia sozialaren arteko intersekzioa aztertzeari eskaini dio bizitza eta, datuen eta algoritmoen bidez, sarritan baliatzen den botereari buruz hitz egingo digu, baita desberdintasuna eta marjinazioa betikotzen nola lagun dezaketen ere; baina baita mundua aldatzeko aukerak nola eskain ditzaketen eta erakutsiko digu gure erantzukizun kolektiboa dela horiek guztiak denon onerako erabiltzea ere.
Lana sakon errotuta dago datuen feminismoaren printzipioetan, datuen zientzia eta “adimen artifiziala” demokratizatzea baitu helburu, baztertutako komunitateen esperientzietan eta ikuspegietan arreta berezia jarriz. D’Ignazioren azken liburuak, Contando el feminicidio: feminismo de datos en acción izenekoak, genero indarkeriaren inguruko datuak ematen ditu ikuspegi transnazional, latinoamerikar eta indigenatik, aktibismoan sakontzen du eta ekintzaile feministek feminizidioaren gaitza ulertzeko eran betetzen duten paper erabakigarria azpimarratzen du.
Hitzaldiaren moderatzailea Miren Gutiérrez izango da, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko doktorea eta ikertzailea.
Me parece una aportación muy valiosa para conseguir la igualdad