DeustoForum. Hitzaldia Sir Peter Jonasekin. Opera Bihotzetik zikloa

DeustoForum. Hitzaldia Sir Peter Jonasekin. Opera Bihotzetik zikloa
2019/01/21
19:00 – 20:30
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
  Eguna: 2019ko urtarrilak 21.
 Ordua: 19:00-20:30.
 Hizkuntza: Aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da ingelesetik.
 Lekua:  Ellacuria Aretoa.
 Helbidea: Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegiko -1 solairua (Bilbo). Mapa ikusi.

Izena ematea (Toki kopurua mugatua)

Ohituta gaude operaz entzuten protagonisten ikuspegitik, batez ere kantarien, orkestra zuzendarien eta eszena zuzendarienetik. Baina, oihalaren atzealdean lan egiten duten pertsona ugariez gain (horiek ez dituzte ikusleek inoiz ikusten), opera antzoki guztietan dago, puntaren puntan, dena zuzentzen duen buru bat, programazioak hainbat urteko aurrerapenez diseinatzen dituena eta artistak aukeratzen dituena.

Sir Peter Jonas Londreseko English National Operaren eta Municheko Bavariako Estatu Operaren arduradun artistiko gorena izan da. Aurretiaz, Chicagoko Orkestra Sinfonikoan lan egina zegoen, ukondoz ukondo, Sir Georg Solti-rekin.

Musikaren eta operaren munduarekin lotutako pertsona gutxik dute Sir Peter Jonasek adina kontu interesgarri kontatzeko, azken hamarkadetako kantari eta orkestra zuzendaririk garrantzizkoenak ezagutu baititu. Entzundakoan ulertuko dugu, seguru asko eta askoz hobeto gainera, zer den opera antzoki handi bat eta zelan funtzionatzen duen ikus-entzuleek ikusten ez duten guztiak.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>