DeustoForum Gipuzkoa. Andrés de Fransciscoren hitzaldia: “Askatasuna, bertutea eta demokrazia: herritartasunaren oinarri filosofiko eta politikoak”
2015/04/30
19:30 – 21:00
Andia Kutxa Aretoa (Donostia). Andia kalea, z/g. 20004 Donostia
Apirilaren 30ean, osteguna, Andrés de Francisco-k (Madrilgo Unibertsitate Konplutensea) Libertad, virtud y democracia: las bases filosóficas y políticas de la ciudadanía hitzaldia emango du, “Herritartasunaren mugetan eztabaidatzen” izenekoLarramendi Forum-en barruan.
Forum Larramendi Donostiako hitzaldi zikloa da, gure gizarte konplexuen mugetan gertatzen diren aferen inguruan hausnartu eta eztabaidatzea bilatzen duena. Donostiako Jesuitek antolatzen dute urtero , eta 2015etik aurrera DeustoForum Gipuzkoarekin batera antolatuko dira, herritartasunaren mugen inguruan jardungo du aurten.
Toki kopuru mugatua. Mesedez, etortzekoa bazara, adierazi hurrengo formularioa betez.
Informazio gehiago: 943 326 278