DeustoForum. Jon Maya & Nagore Etxabe: “Tradizioa mugimenduan”
Tradizioa eta sormena sarri kontrako fenomeno gisa aurkeztu zaizkigun arren gehiago dute aurki eta ifrentzutik arte eta kultura adierazpideetan. Berrikuntza eta kontserbazioa, errepikapena eta desbideratzea, atzea eta aurreari buruz pentsatzeko aukera zabalduko dugu haien praktika artistikoan tradizioa mugimenduan jartzera ohituta dauden bi artistarekin. Folk teknologikotik euskal dantza garaikidera bi abiapuntu diziplinar eta bi sortzaile solasean jarriko ditugu tradizioekin ditugun harreman sortzaileez jarduteko.
HIZLARIAK
Jon Maya. Dantzari eta Koreografoa, Kukai Dantza Konpainiaren zuzendaria.
Nagore Etxabe “Antuxuna”. Artista, Musika Zuzendaria / Editorea.
MODERATZAILEA
Xabier Landabidea. Ikerlari eta irakaslea – Euskal Gaien Institutua (Deustuko Unibertsitatea).
Aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.