DeustoForum. Juan José Ibarretxe, Eva Silván eta Gorka Urrutia: “Desigualdad infantil y políticas públicas en Euskadi”

DeustoForum. Juan José Ibarretxe, Eva Silván y Gorka Urrutia:
2017/02/14
19:00 - 20:30
Gradu aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Haurren arteko desberdintasuna Euskadin asko hazi da azken urteotan, batez ere, pobretutako populazioaren diru-sarrerak neurrigabe murriztu direlako, gainerako populazioarenekin konparatzen baditugu. Horrek izugarri zabaldu du tarteko errenta duten umeen eta errenta baxua duten umeen arteko etena. Guraso bakarra dutenak eta atzerritarrak dira kalterik handiena izan dutenak. Euskadiko umeen arteko desberdintasun horren arrazoiak eta ondorioak aztertzeko, Save the Children erakundeak, umeen aldeko erakunde independente liderrak, “Desheredados” (Behartsuak) txostena aurkeztuko du. Autonomia Erkidegoko egoeraren analisia egin eta umeek aukera berdinak izan beharra azpimarratzen du, baita eta zenbait gomendio eman ere helburu horretara heltzeko. Etorkizunera begira pentsatu eta lan egiten duen gizarteak, bere burua justutzat duenak, ezin die egungo umeen beharrizanei entzungor egin. Partaideen fitxa   Izen-ematea*: Formularioa *Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko.  Harremanetarako: 94 413 90 20
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude