DeustoForum. “Las claves del proceso catalán”. Francesc-Marc Álvaro, Daniel Innerarity, Dani Álvarez, Lourdes Pérez

DeustoForum.
2019/11/19
19:00 – 21:00
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Eguna: 2019ko azaroaren 19a, asteartea.
Ordua: 19:00.
Hizkuntza: Gaztelera.
Lekua: Gradu Aretoa.
Helbidea: Deustuko Unibertsitateko Eraikin Nagusia (Bilbo). Mapa ikusi.

Izena ematea (Toki kopurua mugatua)

 

Kataluniako independentzia prozesua ari da agenda politikoa, soziala eta komunikatiboa markatzen azken hamar urteotan: mobilizazioak, subiranotasunaren aldarrikapena, kontsulta, alde bakarreko independentzia aldarrikapena, Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea, hauteskundeak, epaiketa eta prozesuko liderren kontrako sententzia, protesta baketsuak eta bortitzak, etab.

Hainbeste idatzi eta hitz egin da “procés” delakoari buruz, beharrezkoa da egoera aztertzea eta gakoak interpretatzea emozioetatik haratago, Katalunia asalduraz beteko egoera horretara eraman duten prozesu mental eta politikoak ezagututa. Beraz, zer elementu beharko lirateke gatazkari irtenbide bat aurkitzeko, ikusirik gatazka, konpondu beharrean, gero eta gehiago korapilatzen dela?

Errealitate hori hobeto ulertzeko, elkarrizketarako mahai-inguru bat antolatu dugu. Partaideak hauek izango dira: Francesc-Marc Álvaro, kazetaria, saiogilea, Ramon Llull unibertsitateko irakaslea eta “Ensayo general de una revuelta” liburuaren autorea; Daniel Innerarity, filosofoa, Zaragozako Unibertsitateko katedraduna eta Saioko Euskadi Saria jasoa; Dani Álvarez, Radio Euskadiko “Boulevard” saioaren aurkezlea, eta Lourdes Pérez, kazetaria eta Diario Vascoko zuzendariordea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>