DeustoForum. Luis Pedernera: “Los derechos de niños y niñas 30 años después: una mirada al futuro”

DeustoForum. Luis Pedernera:
2019/11/12
19:00 – 20:30
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
  Eguna: 2019ko azaroaren 12a, asteartea.
 Ordua: 19:00.
 Hizkuntza: Gaztelera.
 Lekua: Gradu Aretoa.
 Helbidea: Deustuko Unibertsitateko Eraikin Nagusia (Bilbo). Mapa ikusi.

Izena ematea (Toki kopurua mugatua) 

 

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena 1989ko azaroaren 20an onartu zen, 1959ko hitzarmenean ezarri ziren umeen eskubideen babesa ziurtatzeko. Lehenengoz aitortu zitzaien haurrei pertsona izaera, askatasunez eta duintasunez modu fisiko, mental, sozial, moral eta espiritualean garatzeko. Horregatik, hitzarmenak gida gisa funtzionatzen du estatuentzat, familientzat eta erantzukizunaren subjektu diren gainerako helduentzat ere.

Nazioarteko hitzarmen hori, Amerikako Estatu Batuek izan ezik, gainerako estatu gehienek berretsi bazuten ere, gaur egun umeen eskubide horiek askotan urratzen dira. Hala nola, osasuntsu garatzeko eskubidea eta beren gaitasunak garatzeko hezkuntza jasotzekoa aukera berdinekin. Horrez gain, kasu askotan, utzikeria, krudelkeria edota esplotazioa ere jasaten dituzte.

Azken hogeita hamar urteetako ibilbidea aztertzeko, eta oraindik ere zer erronka dauzkagun identifikatzeko, Luis Pedernera Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordeko presidentea izango dugu gure artean. Inork baino hobeto ezagutzen ditu hitzarmenak jasotzen dituen konpromisoak erabat betetzeko zein lorpen eta zailtasun dagoen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>