DeustoForum. Marian Turski: “¿Por qué tan tarde? El sentido de la resistencia judía”
1939an alemanek Polonia inbaditu ondoren, Marian Turski, haren gurasoak eta anaia txikia Lodz-eko ghettora eraman zituzten bortxaz. Handik Auschwitz-eko deuseztatze esparrura deportatu zituzten eta han erail zituzten aita eta anaia. Handik denbora batera, Marian Buchenwald-eko esparrura transferitu zuten eta, azkenik, Theresienstadt-en askatu, heriotzaren martxa baten ondoren.
Zelan izan zitekeen halako leku bat egotea eta zergatik izan ziren hain ikaragarriak ondorioak? Varsoviako ghettoko altxaketaren 75. urteurrenarekin bat etorriz, Marian Turskik, Auschwitz-eko Museoaren Fundazioko Nazioarteko Kontseiluko kideak, Wannsee-ko Hitzaldi Zentroa ikuskatzen duen elkarteko kontseilukideak eta POLIN Poloniar Juduen Historiaren Museoa bururatu eta sortu zuenetakoak, gizakiaren izaerari buruzko hausnarketa ahaztezin bat partekatuko du gurekin. Jazarpena, erresistentzia eta bizirik irauteko borroka. Heriotza, kontaketa, hainbeste biktima gogoratu beharra. Eta, batez ere, beste inori gerta dakion saihestea.
Izena ematea (Toki kopurua mugatua)
Eguna: 2018ko ekainak 26
Ordua: 19:00
Hizkuntza: Ingelesa (aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da gaztelerera)
Lekua: Ellacuria Aretoa
Helbidea: Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegiko -1 solairua (Bilbo)