DeustoForum. Miguel Zugaza: “Idas y venidas. Ciudad, Museo y ciudadanía”

Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria

Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria

2017/04/06
19:00 – 20:30
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, bere Ohiko Bilkura ospatuko du Deustuko Unibertsitatean apirilaren 7an. Akademia, urtean birritan biltzen da Ohiko Bilkuran, eta udaberriko Bilkura hau euskal kultura arloko unibertsitate batean izango da, hain zuzen ere, Deustuko Unibertsitatea izango da 2017an anfitrioi. Biltzar honen esparruan, Jakiundek honako hitzaldi hau eskainiko du DeustoForumen, etorri nahi duten guztientzako.

“Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía” hitzaldiaren bitartez, azken hamarkadetan museoek bizi izan dituzten aldaketa handien inguruan hausnartzen saiatuko gara. Joera sozio-ekonomikoetako izan diren aldaketen isla baino ez dira aldaketa horiek, gure hiri eta herritarrei eragiten dieten aldaketenak. Horretarako, Bilbora egindako joan-etorria baliatuko du. Izan ere, Bilbo museoen bitartez moldatu den hiriaren azterketa kasurik paradigmatikoena bilakatu da. Horrela, fenomeno global hori tokiko ikuspegi batetik aztertuko du.

Nazioarte mailan dagoen museo handietariko baten zuzendaritzan, Prado Museoarenean, izan duen esperientzia hurbila eta Bilboko Arte Ederren Museoan hasi berri duen etapa kontuan hartuta, gaur egun museoek bizi dituzten paradigma aldaketak izango ditu hizketa gai Miguel Zugazak.

  Izen-ematea*: Formularioa
*Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko. 
Harremanetarako: 94 413 90 20

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>